LGBT askapen mugimendua

LGBT askapen mugimendua edo sexu orientazio librearen aldeko mugimendua sexu orientazio desberdina (ez heterosexuala) duten pertsonen eskubideengatik borrokatzen duen mugimendu soziala da. LGBT mugimendua 1969an hasi zen New Yorken, Stonewalleko istiluak eta gero iragarritutako ibilaldiaren ondoren gertatu zen mugimenduarekin, nahiz eta hainbat erakunde eta ekintzaileek LGBT mugimenduaren lehen urratsak egin zituzten XIX. mendearen amaieran, homosexualen eskubideak aldarrikatuz. LGBT askapen mugimenduak ezkontza homosexuala, bikote homosexualen adopzio-eskubidea, homosexualitatearen despenalizazioa eta abar ditu helburu.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search